Arotzenak, Indakoetxeak eta Tabernak, sari potoloa etxera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Aurreko larunbatean egin zu­ten Goizuetan, Katarrapika­ka lehiaketaren bigarren edizioa; eta hiru talderen artean, berdez jantzi zen hirukoteak lortu zuen sari potoloena: Ene­ritz Arotzenak, Juanjo Inda­ko­etxeak eta Saioa Tabernak.
Lehia estua izan zuten bu­ka­erara arte, ordea, finalista izan zen beste hirukotearekin, talde urdinarekin: Iban Esku­dero, Hodei Lujanbio eta Ma­ria Eskudero. Eta hirugarren postuan geratu ziren Janire Bakero, Amalur Narbarte eta Uxue Mutuberria, talde arrosa osatu zutenak. Esku hutsik, hala ere, ez zen inor joan! Baina talde berdeak eraman zuen, 300 euroko sari potoloa.
Lehiakideen artean bakarrik ez, ikustera bertaratu zi­renen artean ere izan zen giro polita, eta aukera izan zuten, Goizuetako kultur ondareari buruz gehiago ikasteko, jolasen bitartez: baserri eta etxeen izenak, Goizuetako hitzak, tresna zaharren izenak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!