Kantari pasa dute asteburua Goizuetako abesbatzetako kantariek. Larunbatean, Hernanin eskaini zuten kontzertua Umore Ona abesbatzakoek, Hernaniko Musika Bandarekin eta Ozenki abesbatzarekin batera. Eta igandean, herriari eskaini zioten bere emanalditxoa elizan, Eneko Amundarainen gidaritzapean. Bigarrenean, gainera, ez ziren bakarrik egon, beraiekin batera abestu baitzuten Goizuetako Gaztetxoek Ainara Narbarteren zuzendaritzapean; bertan izan zen Imanol Kamioren Akordeoilari taldea ere. Sorpresaz, bukaeran agertu ziren Ozenkiko kideak.