Etzi emango diogu bukaera urteari, eta urte berriaren ongietorriarekin batera, agenda berria estreinatuko dute astigartarrek. Jolasean bukatuko dute urtea gaztetxoek, eta halaxe hasiko dute urtea, baita ere. Urtero bezala, asteazkenen jarriko dute Eguberrietako Haur Parkea. Kiroldegian eta ikastolako patioan izango da, goiz eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30etara; eta 16:30etatik 19:30etara. Ostegun eta ostiralean, aldiz, Jolas Aretoa jarriko dute, berriro ere, kultur etxean.
Sagardoaren hilabetea
Gabonak pasata, sagardoa izango da urtarrileko protagonista. Txotx denboraldiaren hasiera egingo dute urtarrilaren 16an.
URTARRILEKO AGENDA
-1-7 Sagardoetxean Gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin, eta bisitariek desioak idatzi, pinutik zintzilikatu eta kandela pizteko aukera izango dute urtarrilaren 7ra arte.
-2 Eguberrietako haur parkea. Ludoteka, puzgarriak, wipeout pasabidea eta erratza, gladiadore borroka, etab. kiroldegian. Eta pedalezko ibilgailuen zirkuitua eta ogi eta talo tailerrak ikastolako atarian. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30etara; eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Sarrera: doan.
-3-4 Jolas aretoa. 9 eta 12 urte bitarteko haurrek mahai-jolasak, ping-pong mahaia, futbolina, bilarra eta zurezko hainbat jokoekin jolasteko aukera izango dute. Sarrera irekia eta doakoa. Kultur etxean: goizetan, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:30etara.
-10 Ipuin kontaketa: Gose Handiko Beldarra (Kalandraka). 3 urtetik aurrerako haurrentzat Lur Korta kontalariaren eskutik. Liburutegian, 18:00etan.
-10-17-24-31 Gurasolagun. Euskaraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz hitz egiteko gunea. Haurrek ere bertan egoteko aukera izango dute Xaguxar aisialdi taldeko begiraleekin batera eta hilean behin tailerra egingo da. Ikasturte bukaeran gehien etorritakoek saria jasoko dute. Bi ekintzak doakoak dira. Izen-ematea: 943 335 064 (kultur etxean) edo iker-g@aek.eus helbidean. Antolatzaileak: Udaleko euskera saila, AEK euskaltegia, Xaguxar eta Herri Eskolako guraso elkartea. Ikastolako jangela txikian, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara.
-11 Azstigazte: sari-banaketa. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketaren sariak banatuko dira. Oraingoan, lehiaketa ‘maitasuna eta laguntasuna’ gaiaren ingurukoa izan da. Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Informazioa eta antolaketa: Astigarragako Udaleko gazteria saila.
-12 Zinema: Paddington 2. Kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan. Iraupena: 104 minutu. Sarrera: 2 euro. Antolatzailea: Euskara saila.
-15 Irakurketa kluba. Hilabete honetan Virginia Wolf idazlearen ‘Gela bat norberarena’ liburua (Consonni, 2013) irakurriko da. Saioa Isabel Etxeberriak gidatuko du. Partehartze irekia eta doakoa. Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan.
-16 XXVI. Sagardo Berriaren Eguna. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, sagardotegietako txotx boladari hasiera emateko. 12:00etako prentsaurrekoaren ostean,
denboraldiari hasiera emango dion gonbidatuak sagarrondo berri bat landatuko du eta denboraldi berriko lehenengo kupela irekiko du. Ekitaldietan parte hartzeko bost sarrera bikoitz zozketatuko dira. 17:00etan, haurrentzako ikuskizuna izango da Joseba Barandiaran plazan eta 18:30etatik aurrera trikitilariak eta tabernetan pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da.
-20 Zientzialari Eroa: Dr. Bubble & Mc Fly. Dok eta Mac bere laguntzaile bekadunak kimika berezia dute euren artean, baina bi kimikari xelebreek nahikoa dute elkar ulertzearekin. Kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan. Adina: 5 urtetik gorakoentzat. Sarrera: haurrek, 2,5 euro; helduek, 5 euro.
-26 Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara. Txomin Heguy antzezlea, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau musikariak eta Alaia Philips Ducau abeslaria. Ikuskizunean, antzerkia eta musika uztartzen dira Anton Abbadiaren bizi-bidaiaren berri emateko. Kantuek Anton Abbadiaren bizitza pasarteak irudikatuko dituzte eta musikaren eskutik, bidaia egingo dugu Irlanda, Frantzia, Zuberoa eta Etiopiara. Kultur etxean, 20:00etan. Sarrera: helduek, 6 euro; haurrek, 3 euro.
-28 Literatur solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Jeanne Benameur idazlearen Las retrasadas liburuaren ingurukoa izango da. Hizkuntza: gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.