Mus txapelketa etzi, urtea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Urtea agurtzeko zitari eutsi diote aurten ere Umore Ona elkarteko kideek, eta mus txapelketa antolatu dute, urte zahar gaueko giroa pizteko. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da, elkartean bertan.

Izenematea, aurretik
Txapelketa hasi aurretik eman beharko da izena, Umore Ona elkartean bertan. 10 euro or­daindu beharko dira, bikoteko, eta sari potoloak izanen di­ra jokoan, mus jokalari onenen­tzat. Inguruko herrietatik ere partehartzaileak izatea espero dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!