Urtea ezin hobeto bukatzeko plana luzatu dute ereñotzuarrek; Gabon Festarekin esango diote agur gaur 2018 urteari. Arratsaldeko 18:00etan izango da hori, bertako frontoian.
Jolas, talo eta guzti
Familiartean, gaztetxoenek eta helduek gozatzeko moduko festa izango da. Arratsaldean zehar jolasak egingo dituzte, baita taloak egiten ikasi ere. Ondoren, horiek dastatzeko aukera ere izango dute.
Gabon kantak, kaleak alaitzen
Ez da, ordea, Gabonetako ekintza bakarra izan. Gabon kantak abestuz alaitu zituzten kaleak astelehenean, Txirrita eskolako haur eta gurasoekin, familiartean.