Kontratazioarako laguntzak, Beterri-Buruntzak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Beterri-Buruntza eskualdean kokatuta dauden tokiko enpresentzat kontratatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu dute Beterri-Buruntzako udalek. Denera, 123.000 euroko poltsa jarri dute erabilgarri, eta eskaerak 2019ko apirilaren 15era arte egin ahal izango dira. Ezinbestekoa izango da kontratatzen dena langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa altan egotea, eta Beterri-Buruntzako herrietako batean erroldatuta egotea. Enpresen kasuan ere, bertan egon beharko dute, eta enplegu sorrera berria ekarri behar dio. 2018ko ekainaren 21etik aurrerako kontratuak lagunduko dira, hiru hilabetekoak badira, gutxienez. Informazio gehiagorako: www.andoain.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!