Igeriketa Sariak 21garren edizioa beteko du gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

hernaniko 21garren Igeriketa saria gaur izango da, 16:00etan hasita, kiroldegian. Azken ur­teetan Eguberrietan ospa­tzen da eta gaur dute zita inguruko igerilariek. Urtero bezala Her­nani, Buruntzaldea eta Tolo­sal­deako igerilariak arituko di­ra eta aurten Fortunako in­fan­til taldearen delegazio bat ere etorriko da. 

Tolosaldeak eta Burun­tzal­deak talde sendoa ekarriko du­te Hernanira, Espainiako Txa­pel­ketetan aritzen diren igerilariekin. Fortunan ere badaude maila haundiko igerilariak eta horien artean dago Enaitz Goñi hernaniarra. Hernaniko taldeko igerilariak; Xabier Hui­tzi, June Garmendia, Uxue Gar­mendia eta Intza Pagola esperientzia hartzera eta denborak hobetzera irtengo dira. 

Eskolar eta federatu txapelketa da eta sariak bi mailetan banatuko dira. Alde batetik in­fantil sailkapena egongo da eta bestetik nagusiena. Igerilariek egiten duten denborari FINA puntuak emango dizkie eta horren arabera egingo da sailkapen nagusia.

Bertan, 100 metroko proba guztiak egingo dituzte igeri (100 tximeleta, 100 bizkar, 100 bu­lar, 100 libre eta 100 estiloak) eta 4x50 libreak errelebotan. 
Halaber, igeriketa txapelketa dela eta, abenduaren 29an, larunbata, igerilekuak itxita egongo dira arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!