Metal eta rock doinuak, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Biteriko areto nagusian, gaueko 21:00etan, hiru talderen kontzertu ikusgarria entzungo da gaur. Disko berria aurkeztuko dute Bloody Brotherhood eta Melt­down talde hernaniarrek, eta Liher taldea gonbidatu dute, haiekin. 

Doinu eta estilo desberdinak dituzte hiru taldeek. Lehen­dabizi Bloody Brother­hooden death metal soinuak entzungo dira, ondoren Meltdownen hardcore metal musika eta azkenik Liherren rock doinuak. 
Kontzerturako sa­rrerak salgai daude, 7,5 eu­roan  Biterin bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!