Aurten ere, zenbait ekintza antolatu ditu Portu Auzo Elkarteak, Gabonetako oporraldirako. Lau ekintza izango dira; aurrenekoa, gaur bertan: karaoke festa egingo dute haurrentzat, 18:00etan hasita.
Urte Zahar egunean, astelehenean, mendi buelta egingo dute Santa Barbarara, urte bukaera ospatzeko, 10:30etan. Urtarrilaren 2an, berriz, zinea izango dute: haurrentzako pelikula bat jarriko dute, arratsaldeko 17:30etan. Eta urtarrilaren 3an, azkenik, erroskilla tailerra eta merendola izango dute, arratsaldeko 16:30etan.
Joan den igandean ere izan zen giroa Portu auzoan, Santo Tomas eguna ospatu baitzuten; eta baita Gabonetako saskia zozketatu ere: Lourdes Elizondo izan da saritua.