Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte hernaniar pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 28a, 01:00

Pasa den asteburua orokorrean ez zen ona izan hernaniko pelotarientzat bost partidu bakarrik irabazi baitzituzten hamabost jokatu eta gero. Hala ere, lortu ziren garaipenak garrantzitsuak eta balio haundikoak izan ziren. 

Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­­ketan Jon Jara finalaur­­denetara sailkatu da, kadete mailan, Oiarpeko ordezkariari erraz irabazi eta gero. Au­rretik, maila honetako beste hiru pelotari sailkatu ziren azken faserako. 

Bestetik, Iñigo Labakak galdu egin zuen Mundarroko Oier Gurutzealderen aurka eta ezin izan du finalerdietara sailkatu. Eta gainera, hurrengo asteburuan maila ez gal­tzeko partidu erabakiorra jo­ka­tu beharko du.

Altzako Torneoan Ioritz Arrietak, Mundarroko Jokin San­txezekin batera, finalera sailkatzea lortu zuen. Final­erdian 22-18 irabazi zieten Ongay eta Gorritiri. Finala Errege Egunez, urtarrilaren 6an jokatuko da. 

Hernaniko Eguberri Tor­neoan  lau pelotari hernaniarrek jokatuko dute finala. Igan­de honetan jokatuko du­te, finaleko joanekoa, Sala­berria-Insaustik, Arizmendi-Altunaren aurka eta itzulerakoa urtarrilaren 5ean jokatuko da. 

Santo Tomasetan, Tri­ni­tate Plazan, jokatutako txa­pel­­­ketan CD Hernaniko Ain­hoa Urienek, Vicariorekin ba­te­ra, 22-21, irabazi zuen txapela Badiola-Eizagirreren kon­tra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!