Errugbiko Pottoka torneoa gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Pottoka Txapelketa estreinatuko da gaur, 15:00etan Landaren. Lehiaketa hau mugaz gaindiko emakumezkoen lehen txapelketa izango da, eta bertan 15 taldek parte hartuko dute, lau asteburu desberdinetan. Sei talde A multzoan arituko dira, XV-era, eta B multzoan beste bederatzi taldeak, X-era. X-erako lehiaketan, B multzoan, Hernani-Atlético-Txingudi, Bera Bera, Durango eta Universitario de Bilbao, Donapaleu, Neska Gaitz, Gaztedi, Biarritz eta La Rioja arituko dira. Modalitate honetan, jardunaldi bakoitza hiruki-formako txapelketetan banatuko da. Talde bakoitzak orduerdiko bi partidu jokatuko ditu. Hernani-Atlético-Txingudik, Universitario de Bilbaok eta Bera Berak hauetako lehiaketa bat jokatuko dute gaur, Landaren. Beste taldeek, berriz, urtarrilean ekingo diote txapelketari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!