Gaur urteko azken ostiral berezia egingo dute Hernaniko presoen alde herrian dabiltzan taldeek. Zapiz lotutako Giza Katea egingo dute herrian zehar, 19:30etan Plazatik abiatuta. Etzirako, beste zita bat jarri dute: Martuteneko kartzelara martxa egingo dute, goizeko 10:30etan Zinkoeneatik abiatuta.