«Disko berriko abestiak joko ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 28a, 01:00

Hiru talderen kontzertua izan­go da bihar larunbatean, Biteriko areto nagusian, gau­eko 21:00etan. Disko berria aur­keztuko dute Bloody Bro­therhood eta Melt­down talde hernaniarrek, eta Liher taldea gonbidatu dute, haiekin. Kon­tzerturako sa­rrerak salgai daude, 7,5 eu­roan; bai­na hiru sarrera bikoitz zozketatuko dituzte Doberak eta Kronikak, apuntatzen diren Kroni­ka­larien artean. Horretarako: Kronikaren bulegotik pasa (Larramendi 11), 943 33 08 99 telefonora deitu, edo idatzi kronika@kronika.eus helbide elektronikora.

Bloody Brotherhood tal­deak, gainera, bere azken dis­koko abestiak aurkeztuko di­tu. «Oraindik kaleratu gabe da­go, urtarrila eta otsaila artean aterako dugu kalera, baina Biterin bertako kantak joko ditugu», diote Imanol eta Juanek. Taldeko bi kide dira eta hirugarrena Alberto da. 

«Don’t break the circle izena du diskoak eta Deep­she­ep­­productins ekoiztetxearekin batera argitaratuko dugu», dio­te taldekideek. Talde her­na­niarra herrian ezaguna da, hainbat kontzertu eman bai­titu aurretik. «San Joa­ne­tan bi, Latxunben, Ziku­ña­gan bes­te bitan... eta orain, Biterin es­trei­natuko gara, nahiz eta beste herri batzutako kultur etxee­tan aritu izan garen: La­rratxon, Intxaurrondon, Ber­meon». 

Beraiek izango dira lehe­nen­goak taularatzen. «Esan digute 45 minutu ingu­ruko kon­­­tzertua eskaini behar du­gula. Gero datoz beste biak». 
Bloody Brotherhood Metal taldea da; zehazki, Death ge­ne­rokoa. Estilo hau 80ko hamar­kada hasieran sortu zen Floridan (AEB). «Thrash Me­ta­lari eran­tzunez sortu zen. Thrash Metala kaleta­rra­goa eta urbanoagoa da, eta Death Metalaren ezaugarri nagusiena da iluna dela, baita abiadura ere», diote Bloodyko tal­dekideek. 
Eta Floridatik Floridara, Her­­naniko auzoan egiten di­tuzte entsaioak eta graba­ke­tak. «Meltdown taldearen on­do­ko lokalean. Bizilagunak gara». 

Kanpoan jarraipen gehiago duen musika mota
Diote Euskal Herrian Death Metal estiloa ez dela oso eza­guna eta jarraitua, baina «be­hin Iparraldera pasa eta bere­hala, Europa osoan indar haun­dia duen musika mota da.

Hemen baino askoz ere gehiago. Euskal Herrian beste musika mo­ta batek du arra­kas­ta, baina gero talde horiek irten eta ez dira batere eza­gunak. Death Metalarekin al­derantziz gertatzen da; kan­poan du ja­rrai­­pen haundiagoa. Guk ja­rra­itzaile gehien Bilbon, Gas­teizen eta Iruñean ditugu».

2011n sortu zen taldea eta beraien lehenengo maketa 2012an editatu zuten. Ho­rrez gain, Ritual of blood lehenengo diskoa 2015an argitaratu zu­ten. «Bira egin genuen lehe­nengo diskoarekin. Por­tu­ga­len, Espainian, Fran­tzian.... eman ditugu kon­tzer­tuak; Sue­diatik ere deitu ziguten eta Europan zehar bira egiteko ere bai. Hala ere, ezin izan genuen joan. Diru asko da eta hemen laguntzarik ez dugu jasotzen. Suedian, esa­te­rako, gutxie­ne­ko soldata ema­ten diete tal­deei entsaio ko­puru baten­gatik, eta kon­tzer­tuen­gatik, plu­­sa. Eta bira egiten badute, are gehiago. Horre­gatik kan­potik horren­beste talde etor­tzen dira, eta alde­rantziz, hemendik kan­pora gutxi joa­ten dira».

Euskal Herrian, Dima Me­tal Fest-a ezaguna da eta ber­tan partehartzen dute. «Izuga­rria da. Udaletxean ongie­torria egiten digute taldeei pan­­karta batekin. Herriko ume­ak eta helduak Dima Me­tal Fest kamixeta beltzekin ibiltzen dira. Udaletxeak or­dain­tzen du dena, lau esze­natoki jarri zituzten eta guk egur gehien zegoenean jo genuen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!