Hiru sarrera bikoitz zozketan, etziko kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 27a, 01:00

Hiru talderen kontzertua izango da larunbatean, Biteriko areto nagusian, gaueko 21:00etan. Disko berria aurkeztuko dute Bloody Brotherhood eta Melt­down talde hernaniarrek, eta Liher taldea gonbidatu dute, haiekin. Kontzerturako sa­rrerak salgai daude, 7,5 eu­roan; bai­na hiru sarrera bikoitz zozketatuko dituzte Doberak eta Kronikak, apuntatzen diren Kronikalarien artean. Horretarako: Kronikaren bulegotik pasa (Larramendi 11), 943 33 08 99 telefonora deitu, edo idatzi kronika@kronika.eus helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!