Adurtzako finalean ezin, Balerdik eta Urdangarinek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 27a, 01:00

Atseden hartu baino, partidu gehiago ari dira jokatzen Her­naniko palistak, Gabonetako oporraldian. Lau torneotan ari dira, eta lauetan sailkatu da hernaniarren bat, finalera.

Astelehenean jokatu zuten Adurtzako Txapelketaren fina­la, Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek, semifinala 30-19 irabazi ondoren. Baina txapela janzteko lehian, etxeko taldea, Adurtzako bikotea, nagusitu zitzaien (23-30). Indartsu hasi zuten finala hernaniarrek, eta bost tantoren aldea ere hartu zuten. 21garren tantora arte izan ziren aurretik, baina gero, Adurtzakoek pelota aldatu zu­ten, oso bote motzekoa aukeratuz, eta horrek min egin zien hernaniarrei.

Irazustabarrena eta Huizi, hiru finaletan asteburuan
Sasoi betean daudenak, Ama­ia Irazustabarrena eta Maider Huizi dira. Asteburu honetan daukate Kinieletako Torneoa­ren finala, Munduko Pilota Ba­tzarrak antolatuta, larunbat goizean Sopelan. Baina ez dute bakarra izango, beste bi joka­tzeko sailkatu baitira.

Larunbat arratsaldean, la­rruzko paletako Bizkaia Tor­ne­o­koa jokatuko dute, eta aurrean izango dute Amaia Araiztegi, Maider Mendizabalekin. Ligax­kako hirugarren jardunaldian, hiru setetan irabazi zieten Ira­zustabarrenak eta Huizik (8-3, 8-4 eta 8-3), Martin eta Saezi, sekulako joku ona erakutsita.

Eta igandean, Sakanako Txapelketako finala jokatuko dute Irazustabarrenak eta Hui­zik, elkarrekin hori ere.  Semi­fi­nalean, 25-12 nagusitu zitzaizkien hernaniarrak Aristorena eta Ruiz de Larramendiri, joan den igandean, Etxarri-Arana­tzeko frontoian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!