Hiru kontzertuko jaialdia antolatu du Kontrakantxa gaztetxeak, etzi, larunbatean: Brigade Loco, Against You eta Facta taldeek joko dute, 22:00etan hasita. Ordubete lehenago irekiko dute gaztetxea, eta orduan jarriko dituzte sarrerak salgai, 5 euroan. Bildutako dirua izango da okupazio delituaren epaiketari aurre egiteko.