Datorren larunbatean jarri du zita Aiztondo abesbatzak, beste kontzertu bat eskaintzeko. Andre Maria elizan izango da, eta oraingoan, ez dira bakarrik ariko kantuan. Izan ere, Azkoitiako Iraurgi abesbatza gonbidatu dute, eta elkarrekin ariko dira. Iluntzeko 19:30etan hasiko da kontzertua.