‘Urte Berri On, amona!’ gaur, urtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 27a, 01:00

Komedia beltzarekin bukatuko du urtea, Zinea euskaraz! egitasmoak, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Urte berri on, amona! pelikula jarriko du­­te gaur, Sandiusterrin, arra­tsaldeko 18:30etan hasita. 

Telmo Esnalek zuzendutako filma da, eta 107 minutuko iraupena dau­ka. Zahar­tza­­roa­ren gaia lantzen du, ikus­puntu komiko batetik. Mari amonak (Montserrat Carulla) Maritxu alabaren (Kontxu Odriozola) arreta osoa bereganatzen due­la eta, Maritxuren senarrak, Joxe­ma­rik (Pedro Otaegi), erabaki du amona zaharren egoi­tza batean sartzea. Baina Ma­ri­txu konturatu gabe egin be­harko du hori, Kintxo suhiaren (Josean Bengoetxea) la­gun­­­tzaz. Lan erraza dirudiena, uste­ka­be­ko ondorioak eka­rri­ko di­tu­en lehia bilakatuko da azkenean, amonaren iza­e­­ra tarteko. 
Sarreraren truke, borondatea es­ka­tuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!