‘Memoria lekuak’ dokumentalaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 27a, 01:00

Dokumental berri batekin da­toz Hernani Errotzen elkartea eta Nabarralde Fundazioa. Aur­ten ekoitzi dute Memoria le­ku­ak izeneko lana, elkar­lanean, eta gaur aurkeztuko du­te, her­naniarren aurrean. Iluntzeko 19:30etan izango da, Biterin.

Dokumentalaren au­rrera­pe­na egingo dute bertan, eta gaiari buruzko hitzaldia ere eskainiko dute: «oroimen edo memoria lekuak kontzeptua­ren beraren esanahia haus­nar­tu eta zabaldu nahi dugu».
Izan ere, diotenez, «gure iru­diteri eta kulturari estuki lo­tutako kontzeptua izan arren, aski ezezaguna zaigu». Horre­ga­tik, gaia itzalpetik eta isile­tik atera nahi dute, «berau kues­tionatu, ezagutu eta geuretza­ko nola erabili proposatu. Geu­re historiari ekarpena egiteko, geure memoriaren ondareari. Geure iruditeri propioa balo­re­an jarri, landu eta zabaltzeko saioa da hau», aurreratu dute.

‘Ezagutu Hernani’n parte hartu zutenek, saria gaur
Biterin bertan, bestalde, saria jasotzeko aukera izango dute, Ezagutu Hernani lehiaketan parte hartu zutenek. Beloa­ga­ko gaztelua, memoriaren beha­to­kia doku­men­tala jasoko dute opari, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:30etara azalduta. 

Zalantza du­tenek edo ber­­ta­ra­tu ezin du­tenek, emaila bi­dali de­za­ke­te, hel­bi­de elek­tro­niko ho­ne­tara: herriaerro­tzen@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!