Lan haundia egin zuten Olentzerok eta Mari Domingik, astelehenetik astearterako gauean, etxe guztietan opariak uzteko. Baina pilak ederki kargatuta zeuzkaten ordurako. Izan ere, arratsaldean muxu pila jaso zituzten opari, hernaniarren eskutik, herriko kaleetan barrena ibilita. Egun osoan zehar, berriz, Gabon errondak egin zituzten, herriko ikastetxe eta talde askok.