Hasi da txotx denboraldi berria!

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 16a, 16:39

Martxan da txotx denboraldi berria, Astigarragan, gaur eguerditik. Olatz Arrieta kazetariak eman dio aurreneko tragoa Sagardo Berriari, Gartziategin, «gure Sagardo Berria!» oihukatuz. Hortik aurrera, asko izan dira, edari preziatua dastatu nahi izan dutenak.

Aurretik, Sagardoetxean egin dute ekitaldia. Sagardoaren munduko eragileek eman dituzte nondik norakoak, Zorione Etxezarraga alkatearen aurkezpenari jarraituz. Eta omenduaren platera jaso ondoren, sagarrondoa landatu du Olatz Arrietak, sagastian. «Oso urduri» zegoela onartu du astigartarrak, eta berezia zela berarentzat, bertan egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!