Apirilaren 13an pasako da Korrika, Urumeatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 11a, 01:00

Korrika urtea da aurtengoa; 21. edizioa burutuko du AEK euskaltegiak, bi urtean behin egiten duen moduan. Aurten, apirilaren 4an hasiko da, Ga­resen (Nafarroa), arratsaldeko 17:00ak aldera. Eta apirila­ren 21ean emango zaio buka­era, Gasteizen, eguerdiko 12:30e­tarako. 
Astigartar eta hernania­rrek ere, aukera izango dute parte hartzeko, apirilaren 13an. Astigarragatik pasako da lehenengo, goizeko 01:02etan eta Hernanitik gero, goi­zeko 01:24etan; biak ostiraletik la­run­baterako gauean.


2.560 kilometroko ibilbidea
Klika lelopean, hamaika egu­neko bidaia egingo du aur­ten­go Korrikak, 2.560 kilo­metro izango dira Euskal He­rriko zazpi herrialdetatik. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!