Gaur irekiko dute, ostiralera bitarte, Gabonetako ludoteka, kiroldegian. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara egongo da zabalik, kiroldegiko bi pistatan: pista batean kirola praktikatzeko aukera; eta bestean, jolas librea, slackline, eskalada, ohe elastikoak, irakurtzeko txokoa, mahai jolasak...
Ordu jakin batzuetan, gainera, ekintza gidatuak izango dira: gaur, 10:30etan spinninga eta 11:30etan aerobika; bihar, 10:30etan indoor walkinga eta 11:30etan zumba; eta etzi, azkenik, 10:30etan zumba eta 11:30etan spinninga. Parte hartzeko ez da izena eman behar; bertara azaltzea, nahiko.
Gaztelekuan, berriz, larrua lantzeko tailerra egingo dute gaur, 17:30etan; eta zirku tailerra bihar, 17:00etan Biterin.