Ohe elastikoak, bihartik erabilgarri

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 26a, 01:00

Ohe elastikoak jarriko ditu gaur Astiko Astigarragako Merkatari, Os­talari eta Zerbitzuen Elkar­teak, Egin salto! kanpainaren barruan. Gaur jarriko dituzte Joseba Barandiaran plazan, baina bihar egongo dira erabilgarri, Astikoren komertzioetan erosi edo kontsumitzen duenarentzat. Igandera arte egongo dira bertan, goizez, 11:00etatik 13:30eta­ra; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!