Oporrak jolasean gozatzeko hainbat aukera izaten dira urtero, eta aurten ere, halaxe izango da. Gaurtik hasita, Jolas Txiki izango da kiroldegian, 2-5 urtekoentzat, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara; eta kultur etxean, aldiz, Jolas Aretoa jarriko dute, 9-12 urte bitartekoentzat. Aurrenekoan izena eman behar zen; bigarrena, aldiz, irekia da. Gaurtik hasi eta etzira arte egongo da irekita 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Baita hilaren 31n, eta urtarrilaren 3an ere.