Santiomenditik behera musikaz alaituta, opariak banatu aurretik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 26a, 01:00

Lan asko izan zuten herene­gun, gabon gauean, Olentzero eta Mari Domingik, Euskal He­rriko etxeetan opariak eta ikatza uzten. 
Baina aurretik, geldi­aldi­txoa egin, eta Asti­garragara iri­tsi ziren, Santio­menditik jaitsi eta herriko gaztetxoenak agur­tzeko, Xaguxar aisialdi taldeak gonbidatuta.

Haiekin Gabonetako kantak abestu eta herrian zehar kale- bueltan dantzan ibili ziren. 

Xaguxar aisialdi taldearen eskutik egin zieten bisita astigartarrei.

Eta bukatzeko, udaletxeko balkoira igo, eta bertan aritu zi­ren denak elkarrekin abes­ten.  Astigarragako gaztetxoe­nek be­ren azken eskaerak egiteko au­kera paregabea izan zuten baita ere. 

Orain, haiek ekarritakoa­rekin gozatzeko unea da; da­torren urtera arte! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!