Santos eta Esnaola garaile, Inuxente Krosean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 26a, 01:00

Iaz errekuperatu zuten Asti­ga­rragako Inuxente Krosa, eta aurten ere egin dute. Igandean izan zen, eta Julen Santos eta Eva Esnaola izan ziren Inu­xente azkarrenak. 

38 partehartzaile
Denera, 38 korrikalarik hartu zu­ten parte helduen txapel­ke­tan. Julen Santos izan zen gi­zonezkoetan azkarrena, baina hurrengo biek ere, jaso zuten saria. Unai Iraola izan zen bi­garren, eta Sergio Garzo, hiru­garren.

Gauza bera, emaku­mez­ko­en kasuan. Eva Esnao­lak izan zen txapelduna, eta June Mon­tero eta Estitxu Ezkurra iritsi ziren, jarraian.

Horrez gain, sari berezia ere banatu zuen Mundarro Kirol Elkarteak. Fran Rivero astigartarrak jaso zuen, «be­terano izan arren, gazteena­ren sasoia» izateagatik. Duela urte asko dabil Rivero las­terketa herrikoietan, eta gaine­ra, berak antolatzen du Santio festetako krosa.

40 gaztetxo, aurretik
Lasterketa nagusiaren aurre­tik, gaztetxoenen txanda izan zen. Sasoitsu egin zuten korri eto­r­kizuneko 40 korrikalarik!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!