Eguberri Txapelketa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Gaur hasiko da torneo klasiko bat, Hernanin. Eguberri Txapel­keta jokatuko dute, hiru astetan zehar, Pelota Eskolako 31 gaztetxok: 15 benjaminen kategorian, eta 16 alebinetan.

10:00etan hasiko da jaialdia gaur, benjaminen 20 partidure­kin. Eta arratsaldeko 15:00etatik au­rrera, be­rriz, alebinen beste 20 jokatuko dira.

Unai Alvarez bueltan, trinketeko banakakoan
Gainerakoan, Gipuzkoako Trin­kete Txapelketan jokatuko di­tuz­te partidu gehienak, hernaniarrek. Bereziki garrantzitsua da, Jon Jara kadeteak Oiarperen kontra jokatuko duena, bihar goizeko 10:45etan Gaskan. Ira­ba­zi beharra dauka Jarak, azken fasera sailkatu nahi badu.

Beste partidu inportante bat ere bada: Unai Alvarez bueltatuko da kantxara. Hiru aldiz munduko txapeldunorde izan denak, zenbait urte kantxetatik urrun egon ondoren, gaur jokatuko du aurreneko partidua, 10:30etan Gaskan. Binaka­koan zen bueltatzekoa, bai­na Xabat Pagolaren lesioagatik, ba­naka­ko­an ariko da, haren ordez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!