Sorpresaren batekin sartuko dira Gabon giroan Txirrita eskolako haurrak, eta Santo Tomas egunarekin bete-betean murgilduko dira festan. Ondoren, Gabon gaueko kale-buelta ere izango dituzte, eta aurten, baita Gabon festa ere.
Santo Tomas eskolan, baina denentzat
Abenduaren 21ean Txirrita eskolan ospatuko dute Santo Tomas azoka. Goizean ikasle zaharrenak hasiko dira lanean, irakasle eta gurasoek lagunduta, txistorra pintxoak prestatzeko.
Abenduaren 29arekin Gabon Festa irekia egingo da arratsaldez, frontoian.
Gero, goizeko 11:30ak aldera, musikarekin lagunduko da giroa, eta herritarrak gonbidatuko dira, eguna elkarrekin ospatzeko.
Gabon egunean, erronda
Zita gehiago ere jarri dituzte, ordea, Ereñotzun, Gabon hauetarako. Santo Tomas eguna pasata, hurrengo hitzordua Gabon egunekoa izango da.
Abenduaren 24ko goizeko 09:15etan elkartuko dira Txirrita eskolako haurrak eta gurasoak, Gabon eskean abiatzeko. Ohi bezala, etxez etxe eta auzoz auzo ibiliko dira, Olentzero bizkarrean hartuta, kantuan alai, eta trikitixa eta pandero-joleak ere izango dituzte lagun, ibilbidean zehar.
Festa eguna, oporretan entretenitzeko
Aurtengoan hirugarren hitzordua ere jarri da, Gabonetako opor egunetan ondo pasatzeko aukerarik falta ez dadin.
Horrela, abenduaren 29an Gabon Festa egingo dela jakinarazi dute Katiluzar Guraso Elkartetik. Festa frontoian egingo da, eta arratsaldez. Hitzordua 18:00etan jarriko da, eta haur eta helduak gonbidatu dituzte festara. Izan ere, besteak bete, jolasak izango dira aukeran, adin guztietarako aproposak. Eta horrez gain, taloa egiten ikasi ahal izango da, eta ondoren, nola ez, egindakoa dastatu ahal izango da.