Garaiezina oraindik ere, Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 26a, 01:00

Lortu dute. Zazpigarren ga­raipenaren bila zelaieratu ziren igandean Mundarroko erregional mailako mutilak, eta egin zuten; beste hiru puntu poltsikoratu dituzte moreek, Berako Gure Txo­koaren aurka 4-0 egin on­doren.

Erraz irabazteko moduko partidua zela bazekiten, eta jardunaldiz jardunaldi ikas­ten eta hobetzen joan direna atera, eta lau gol sartzea lortu zuten. Garaiezinak direla fro­gatu zuten, beste behin.

Emaitz honi esker, biga­rren jarraitzen du Mundarrok, Andoaingo Euskalduna tal­detik lau puntura. Astigar­tarrek 36 puntu dauzkate; andoaindarrek, aldiz, 40. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!