Manifestazioa bat eginda, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 24a, 01:00

Iluntzeko 19:30etan manifestazioa egingo da Plazatik abiatuta, Sortu, LAB eta Ernaik deituta, Bada garaia. Presok kalera lemapean.

«Preso politikoen egoera larria» dela eta, mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, «Es­painian ematen ari den inboluzio demokratikoaren kontrako antidotorik onena euskal errepublikaren alde borroka­tzea» delako. «Gerra danborrek ozen jotzen dute oraindik Es­painiako estatuaren aldetik, eta demokrazia gero eta atzerago dago. Horren lekuko dugu duela bi hilabete jazo zen Karlos Apeztegiaren atxiloketa eta kartzelaratzea, bere kontra eraiki zen akusazioa. Erre­pre­sioa, a por ellos, 155. artikula... Hori da ‘marca Españatik’ datorkiguna», azaldu dute.

Era berean, gogorarazi dute ostiralean, hilak 28, giza katea egingo dela Plazan, eta hilaren 30ean Martuteneko kartzelara martxa egingo dela, 10:30etan Zinkoenetaik abiatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!