Ludoteka kultur etxean, etzi arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 21a, 01:00

Ludoteka antolatu du Xaguxar aisialdi taldeak, etzi, larunbatarekin. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara egingo dute, kultur etxean, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da. Bertan, prestatuko dituzte tailerrak, eskulanak, jolasak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!