Bukatu arte gogor borrokatu arren, ezinezkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 24a, 01:00

Etxean jokatzeak indarra eman zion atzo Cisnerosi, eta Hernanik erakustaldi bikaina egin bazuen ere, ezin izan zion arerioari aurrea hartu; 43-36.

Hasi bezala, 12garren mi-nu­tuan zigor kolpe bati esker hiru puntu aurreratu zen Cis­ne­ros, eta 3 minutura, en­tse­gua eta transformazioa lor­tu zitu­en. 23garren minutuan Herna­nik ere lortu zuen en­tsegua, baina ez zuen trans­for­matu. Atsedenaldiaren au­rretik beste entsegu bat eta trans­for­ma­zioa lortu bazituen ere, ma­dril­darrek bina egin, eta 24 eta 12koarekin bukatu zuten.

Bigarren zatian ere, hasi eta minutu batera entsegua eta transformazioa lortu zituzten etxekoek, 31-12; erantzun egin zuen Hernanik ere, 31-19; berdin berriro ere Cis­ne­rosek, 38-19; eta berdin berriro Hernanik ere, 38-26, eta beste bat segidan, 38-33. Azken bultzada hori ez zen nahi­koa izan ordea; herna­nia­rren aldeko zigor kolpe bat ere izan zen, baina Cisner­o­sek beste entsegu batekin azpi­­ma­rratu zuen nagusi­ta­suna: 43-36.

Sailkapenean 22na puntu­re­kin  La Vila eta Cis­ne­ro­sekin ber­din­duta, urta­rri­laren 13ra arte, atsedenerako tartea du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!