Urtarrilaren 31ra jokatuko dira herriz herri Euskal Herriko XI. Mus Txapelketako aurreneko kanporaketak, eta gaurkoan, Ereñotzuren txanda izango da. Jokatu nahi duten guztiek 16:00etan daukate zita, Irrintzin.
Ardoa eta Fagollaga, sari
Parte hartzeagatik bakarrik, ardo botila eraman ahal izango da gaur etxera, eta era berean, irabazleek Fagollaga jatetxean otordu bat ere lortuko dute.
Izenematea, bikoteko, 20 eurokoa da.
Lehia, martxora arte
Txapelketako finala martxoaren 16an jokatuko da, Lizarran (Nafarroa).
Horren aurretik, herrialdeko kanporaketak jokatuko dira otsailaren 29an.