«Egonkortasunerako bermea», alderdi sozialista

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 23a, 01:00

Eneko Andueza, Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia Hernanin izan zen atzo, Ricardo Crespo alkategaia eta PSE-EEko hainbat kiderekin. Bertan, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Kataluniara egindako bisitaz aritu zen, adierazteko «ekintzekin, eta ez esan hutsekin, arazoak konpontzeko dagoela erakusten» ari dela. Izan ere, azpimarratu zuen «historikoa» izan dela bertan bildutako Ministro Kontseiluak onartutako lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera. Era berean, sozialistak «Euskadin ere egonkortasunerako bermea» direla nabarmendu zuen, eta Euskobarometroaren emaitzen arabera, «gizarteak baloratu egiten» duela. Hauteskundeetarako falta den arren, ondo ari direla argitu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!