Pasaportes para Siria elkarteak antolatuta, PIN solidarioa jarriko da kiroldegiko frontoian, abenduaren 29an.
Sarrerak 3 euro balioko ditu, eta aurretik ere erosi ahal izango da. Bildutako dirua Lesboseko haur errefuxiatuentzako izango da.
«Helburua da hemengo haurrek laguntza ematea»
Elkarteak jakinarazi du haur parkera sartzeko sarreren truke lortutako dirua Lesboserako izango dela. Bertara joango dira elkarteko kideak, eta behar dutena erosiko diete haurrei.
Bildutako dirua nahikoa ez bada, jakinarazi dute beste elkarte bati emango diotela, lan hori bera egin dezaten. Bestela, errefuxiatuen mesedetan lanean ari diren elkarte bati emango diote.
Haur parke baten bidez dirua biltzeak ere helburu argi bat dauka: «helburua da hemengo haurrek laguntza ematea Lesbosen dauden haur errefuxiatuei».
Sarrerak, Kiden
Parkea goiz eta arratsalde jarriko da, 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Zirkuitoak, puzgarriak, jolasak, rokodromoa, txokolatada, Denontzat gimnasioak antolatutako ekintzak... izango dira.
Sarrerak aurretik erosi daitezke, Kide kafetegian.