«Cali zaporedunagoa da!»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Bestelako giroa ezagutu du Jenny Per­laza kolonbiarrak jaioterrian ospa­tzen di­tuz­ten Gabonetan. «Maitasunak» eka­rri zuen Euskal Herrira, Hernanira, duela 7 urte, eta ospakizuna desberdina dela kon­­turatu zen. «Hemen bezala ez, Ame­riketan askoz gehiago ospatzen dira Ga­bo­nak!», dio.

Janaria aitzaki, lagunak elkartzeko
Cali hirikoa da Jenny Perlaza, Cauca bai­larakoa, eta han «beltz zimarroien jaki­ak» ohikoak dira. Garai batean ‘zi­ma­rroi’ deitu zitzaien ihes eginda libre bizi ziren es­klaboei. «Beltzek koko gehiago era­bil­tzen dute. Txerria, oilaskoa edo ma­risko­a jaten da, kokoarekin manea­tu­ta. Hara­gi gorria zurien ohitura da gehiago. Cali zaporedunagoa da!».

Gabonetan are gehiago nabari da za­po­re hori dena. Asko jaten omen dira go­zo­ak: «buñueloak, natillak, manjar zu­ria (esne gozoki edo ‘dulce de leche’ an­tzeko­a), eta ardoa. Abenduan edaten da». Ohi­ko­a dira, baita ere, indioilar be­tea, oilas­koa sagar saltsan, txerria arro­za­re­kin be­tea... «Hori da gehien erab­il­tzen dena. Bai­na txerri haundia jaten dugu, ez txe­rrikumea, Euskal Herrian bezala». Pla­ter horrek jende gehiago­ren­tza­ko ematen du. «Oparotasun haundia izaten da. Bai­na janariak ez dauka Euskal Herrian be­zain­besteko garrantzia! Bizi­la­gunak bizi­la­gunari eramaten dio janaria. Asko.  Ai­ton-amonak ere oso garran­tzi­tsu­ak dira; ama edo amonaren etxean bil­tzen da familia. Beraz, abenduaren 24an ba­tzu­e­kin bazkaldu eta besteekin afaldu deza­ke­zu, eta gero, gaueko 12:00etan, kalera!».

Festa, «benetakoa»
Kaleko giro hori ikusgarria izaten dela dio. «Auzo batzuetan kaleak itxi egiten dira, eta kalean prestatzen dira jakiak, ikatzarekin; adibidez, txerri betea. Polbo­ra, su artiizialak, musika... izaten dira. Ga­bo­netako usaina egoten da. Musika ere desberdina da abenduan. Azaroaren 1ean hasten da Gabon giroa, eta aben­du­an musika aldatu egiten da. Eta kalean jendeak dantza egiten du. Baina dantza, benetan. Ez hemen bezala!», egiten du barre. «Eta negar ere egiten da, asko. Su­tsu­a da kolonbiarra. Lehertzeko moduko nahasketa da. Asko maitatzen da elkar, Gabonetan; jendea elkartuta egoten da».

Hainbat ohitura gogoratzen ditu. Agi­nal­do Bederatzigarrena, adibidez. «Aben­duaren 16tik 24ra, iluntzetan, umeak etxez etxe joaten dira goxokiak biltzen. Azken egunean opariak ematen zaizkie. Eta 24an opari eta jakiak ere ematen zaizkie kaleko umeei. Ur­ta­rrilaren 6an, berriz, kandelen eguna ospatzen da, kaleak kandelekin beteta. Kaleak dantza eta jakiz betetzen dira Gabonetan».

Epelean, bero
Kaleko epeltasunak festa berotzen la­gun­tzen duela aitortzen du, hango Ga­bo­nak hemengoekin alderatuta. «Han bes­te tenperatura bat egiten du. Bogota ho­tza­goa da, baina hotz goxoa egiten du. Cali be­roagoa da. Baina Gabonetan, ez da abuz­tuan edo El Niño fenomeno me­teorologikoaren garaian bezain beroa!».

Epeltasun horrek elikagaietan era­giten du. «Han zuku asko edaten da; ‘ju­go’ esaten diegu. Gabonetan beti iz­a­ten da lulo zukua». Antzekotasunak ere ba­di­ra, ordea. «Tamalak asko  jaten dira; he­men­go taloen antzekoa da masa hori. Au­zoetan asko jaten da. Eta ‘sancocho’ ere egiten dugu; salda. Baina  arina, oi­las­ko, patata eta martorriarekin (cilantro); ba­tez ere, festaren ond­o­re­ne­tik erre­ku­pe­ra­tzeko!». Esnatzeko onena, bestela, ka­fea. «Kulturaren parte da! Tintoa eskatuz ge­ro, esnatzeko kafe argia aterako dizute». 

ERREZETA: CAUCA BAILARAKO TAMALA

OSAGAIAK:
= Tamalak (taloen antzekoak) egiteko masarako artoa, edo egindako masa (egina erosi daiteke).
= Platano hostoak.
= Txerri haragia eta oilasko izterrak.
= Tipula.
= Baratxuria.
= Aji piperra.
= Piperrautsa.
= Oreganoa, ezakaia (tomillo), gatza, kuminoa, azafraia eta nahi izanez gero, beste bizigarriren bat.
= Zalke (arveja) ilarra.
= Tomate zuritu eta zatikatua.
= Azanarioa.
= Patata.

ERREZETA:

TAMALA PRESTATZEKO
= Masa uretan disolbatu; ez dadila lodiegi geratu.

TAMALA BETETZEKO
= Prestaketa lanen aurreko egunean, maneatu haragia tipula, baratxuria, gatza, piperrautsa, eta gainerako belar eta bizigarriekin, eta hozkailuan gorde. 
= Sutan goxatu tipula, baratxuria, aji piperra eta piperrautsa. Gehitu tomatea, eta maneatu gatz, piperrauts, kumino eta azafraiarekin. Su baxuan utzi ordubetez (hogao saltsa deitzen diote). 

TAMALA OSATU
= Bi platano hostoren gainean jarri, ordena honetan, arto masa, haragia, azanario xaflak, patata xaflak, eta busti dena hogao saltsa eta nahi diren bizigarriekin.
 = Hostoen puntetatik helduta, bildu guztia, eta lotu pitarekin.
= Hosto bete horiek egosi ur pixka bat daukan on­tzian, bi orduz, tapa jarrita, lurruna mantentzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!