Kantuz, Portu eta Lizeaga, erreleboa hartuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 23a, 01:00

Azken egunetan bezala, gaur ere Gabon giroko hainbat ekitaldi izango dira, Gabon gauaren bezpera eguna dela agerian jarriz.

Batetik, txistorra probatu ezinik geratu denak, beste bi aukera izango ditu gaur: Portu auzoan, 12:00etatik aurrera, eta Lizeaga auzoan, Urumea ikastolako patioan, 12:30etatik aurrera. Horrez gain, batean zein bestean Gabonetako saskia zozketatuko da, eta Lizeagan, bestalde, saskia oparituko zaie Gabonetako balkoi, fatxada edo leiho apainena lehiaketako irabazleei.

Hori guztiaz gain, eguer­diko 12:00etan Milagrosatik kalera aterako da Kantuz abesbatza, kale-buelta egiteko.
Bihar, berriz, Olentzero­re­kin batera aterako dira hain­bat talde, kalera, errondan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!