Haur, gazte, eta familiek aukera, Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Mendiko eta elurretako materiala saldu edo erosteko aukera berezia izango da Bigarren Eskuko Azokan, gaur. Txistorra postuak ere jarriko dituzte San Joan Konpartsak edota Eskubaloi Elkarteak, eta Ttarla kalejiran aterako da, besteak beste. Gabonetako giroa sumatzen ha­siko da, beraz, eta hori horrela, Neguko Oporraldirako egitaraua aurkeztu zuten atzo Udaleko hainbat sailek.

Udal Liburutegian egin zuten aur­kez­pena, gazteria, kirol eta kultur sailetako udal zinegotziek eta teknikariek, eta «bi–ga­rren urtez, sail desberdinek elkar­lane­an egitarau txukuna eta anitza» pres­tatu du­tela nabarmendu zuten; «ekintza ba­tzuk familian egitekoak izango dira, eta bes­te batzuk, haur eta nerabeei zuzen­duak».

Lehiaketa eta tailerrak, liburutegian
Ekintzetako batzuk liburutegian egingo dira. Besteak beste, lehiaketa jarri da mar­txan, iazko Gabonetako zuhaitzak izan­dako arrakastari segika: Hernaniko musikarien edota herriarekin zeri­ku­sia dutenen argazkiekin osatu dute arbola, eta hain­bat galdera prestatu dituzte. Urta­rrilaren 4ra arte erantzun daitezke, eta ondo erantzuten dutenen artean, 50 eu­roko lau bono zozketatuko dira, Balantxa, Elkar, Leokadisti eta Gauekon erabiltzeko.

Bestalde, komiki tailerra emango du Axpik urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 10-14 urte bitartekoentzat, eta doan bada ere, izena eman behar da liburutegian, 15 la­gu­nen­tzako baitago tokia.

Umeentzako, berriz, ipuin kontaketa saioak izango dira, kasu honetan goizez, Apaxirekin, urtarrilaren 2an.

Ludoteka eta kirol jarduera bereziak zein jolas libreak, haur eta gazteentzat
Kirol jarduerak egiteko aukerarik ere ez da faltako. Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan egindako eskaerari eran­tzu­nez, 12-17 urte bitarteko gazteei zu­zen­dutako saio bereziak egingo dira kirol­de­gi­an, gidatuta: aerobik, zunba, spi­nning... Bertara azaltzea nahikoa izango da, parte hartzeko.

Baina adin mugarik gabe ere, nahi duenak aukera izango du ludotekarako bideratutako bi pistetan ibiltzeko; goikoa gaztetxoentzat izango da, kirol jakin batzuk egiteko, eta behekoa umeentzako. Bertan, slackline, eskalada, mahai-jokoak, ohe elastikoak... izango dira aukeran. Goizeko 10:00etatik 11:30etara jolas librea sustatuko da, «materiala eman eta bakoitzak esperimentatu dezan», eta 11:30etatik 13:00etara ekintza zehatzak antolatu dira. Abenduaren 26tik 28ra irekiko da ludoteka. 

Gazteei bideratutako jarduerekin lotuta, Gaztelekuan ere makina bat eki­taldi izango dira. Gehienak arratsaldez, doan eta izenematerik gabe; artisau adituek emango dituzten bitxigintza eta larrua lantzeko tailerrak barne. Baina eskalada egitera joango dira abenduaren 18an, goizez, eta horretarako izena eman behar da aurretik Gaztelekuan; 2 euro eta gurasoen baimena entregatu behar dira.

Ume eta gazteentat Go!azen eta Blowing; gazteentzat, Liher, Meltdown eta Bloody Brotherhood
Ekitaldi gehienak doan izango dira, baina badira hiru, sarrera beharko du­tenak. Batetik, txikienentzat dantza, zu­zeneko musika eta proiekzioak na­hastuko dituen Blowing ikuskizuna, ostiralean; astelehenean jarriko dira salgai sarrerak. Gaztetxoentzat, berriz, Go!azen telesailean oinarritutako an­tzer­kiaren bi saio egingo dira urta­rri­laren 4an, eta sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai; erdiak goizean eta erdiak arratsaldean. Bukatzeko, herriko musika taldeei tokia egin nahi izan zaie; salgai daude sarrerak Meltdwon eta Bloody Brotherhood ikusteko; Liher ere haiekin ariko da. 

GABONAK HERNANIN

Gaur, larunbata
10:30-13:30, Bigarren Eskuko Azoka berezia: elurretako arropa eta materialasaldu edo erosteko aukera, Atsegindegin.
11:00-14:30,  Santo Tomas azoka Plaza Berrin, San Joan Konpartsak antolatuta. Pintxoak, taloak eta bokadilloak.
12:00, Ttarla dantza taldearen kalejira.
12:00 Santo Tomas Azoka Txantxangorri Elkartearen parean; 13:45ean zozketa. Eskubaloi Elkartea.
16:30, Aerorumba Gaztelekuan.
18:30-20:30 Erromeria, Patxi eta Konpainia taldearekin, Plaza Berrin. (Eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
Bihar, igandea
13:00, Txistulari Bandaren kontzertua, gitarra-joleekin, Milagrosan. 
16:30, Topagunea Gaztelekuan.
Abenduak 18
16:30,  Xalaparta elkartean Gabonetako menua prestatzeko saio irekia, Elkano 17ko Emakume Zentroak antolatua. Prestatzailea: Tripontziko Igor Muñoa.
17:00,  Apainketa lanak, Gaztelekuan.
Abenduak 19
17:00,  Opariak prestatzen, Gaztelekuan.
Abenduak 20
17:00,  Opariak prestatzen, Gaztelekuan.
Abenduak 21
11:00 Udazkeneko txapelketetako sari banaketa, Gabonetako saskien zozketa eta txistorra jatea Goiz Eguzkin.
17:00, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleen Gabonetako irteera kaleetan barrena, Plazatik abiatuta.
Abenduak 22
20:00, Ozenki abesbatza eta Musika bandaren Gabonetako kontzertua San Joan Bataiatzailea elizan.
Abenduak 23
12:00, Kantuz abesbatzaren Gabon gaueko kale-buelta.
12:00, Santo Tomas azoka, Portun.
12:30, Santo Tomas azoka: txistorra postua Urumea ikastolan. Gibelalde elkartea. 13:00ean saskien zozketa.
Abenduak 24
10:15, Gabon erronda Olentzerorekin. Inmakulada ikastetxea.
11:00, Gabon erronda Olentzerorekin. Langile ikastola. Txirrita plazatik atera eta Tilosetan bukatu.
11:45, Gabon erronda Olentzerorekin; Eli­zatxo eta Portu auzoetan, eta Kaxkoan. Elizatxo ikastola.
18:00, Olentzeroren etorrera eta kalejira, Ttarla dantza taldearekin, Plazatik.  
20:00, Gabon gaueko erronda, Plazatik abiatuta. Hernaniko Musika Banda.
Abenduak 29
10:30-13:30, 16:00-19:30, Haurrentzako joko solidarioak, Kiroldegiko frontoian. Antolatzailea: Pasaportes para Siria.
Abenduak 31
09:00-14:00,  Liburu eta disken azoka solidarioa, Plaza Berrin.
17:30, Urte Zahar erronda. Ohitura Za­ha­rrak abesbatza. Arkupetatik abiatuta.

NEGUKO OPORRALDIRAKO AUKERAK, HAURRENTZAT 

Abenduak 21
16:30,  Santo Tomas, Biterin, Gaztelekuak antolatuta.
Abenduak 22
16:30,  Haurrentzako filma, Biterin.
17:30,  Bitxigintza tailerra, Gaztelekuan.
Abenduak 23
16:30,  Haurrentzako filma, Biterin.
Abenduak 26
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
10:30, Spinninga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:30, Aerobika kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
17:30, Larrua lantzeko tailerra, Gaztelekuan.
Abenduak 27
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
10:30, Indoor Walkinga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:30, Zunba kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
17:00, Zirku tailerra Biterin, Gaztelekuak antolatuta.
Abenduak 28
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
10:30, Eskalada, Pio Barojan, Gaztelekutik abiatuta. Izenematea Gaztelekuan, 2 eurotan eta gurasoen baimenarekin.
10:30, Zunba kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:30, Spinninga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
18:00, Haur antzerkia, Biterin. Blowing. Bacum Mucab Dans taldeak eskainitako dantza, zuzeneko musika eta proiekzio emanaldia. Hiru urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai, abenduaren 17tik aurrera: 3 euro.
Abenduak 29
17:00, Pin.pon txapelketa, Gaztelekuan.
21:00, Hernani’n Musik: Bloody Bro­ther­hood, Meltdown eta Liher. Biterin. Sarrerak salgai, hilaren 17tik aurrera: 7,5 euro.
Abenduak 30
16:30,  Haurrentzako filma, Biterin.
Urtarrilak 2
10:30, Aerobika kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:00, Komiki tailerra, 10-14 urte artekoentzat, doan. Izenematea: Udal Liburutegian.
11:00, Ipuin kontaketa, 3-4 urte, Biterin.
11:30, Ipuin kontaketa, 5-7 urte artekoentzat, Biterin.
11:30, Spinninga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
16:30, Ekintza lasaiak Gaztelekuan.
Urtarrilak 3
10:30, Indoor walkinga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:00, Komiki tailerra, 10-14 urte artekoentzat, doan. Izenematea: Udal Liburutegian.
11:30, Aerobika kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
16:30, Hi! Selfie! gynkana, Gaztelekuak antolatuta.

Urtarrilak 4
10:30, Indoor walkinga kiroldegian, Gaztelekuak antolatuta.
11:00, Komiki tailerra, 10-14 urte artekoentzat, doan. Izenematea: Udal Liburutegian.
11:30, Zunba, Gaztelekuak antolatuta.
13:00, Herriko musikari buruz zenbat dakizu? lehiaketaren emaitza eta zozketa, adin guztietarako, Udal Liburutegian.
16:00+18:00, Antzerkia: Go!azen 5.0. Biterin. Adina: 7-12 urte. Sarrerak salgai abenduaren 19tik aurrera: 3 euro.
16:30, Mahai-jolasak, Gaztelekuan.

 

*Herriko musikari buruz zenbat dakizu? Lehiaketa, abenduaren 10etik urtarrilaren 4ra, Udal Liburutegian. 50 euroko lau bono irabazteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!