Kontratazio mahaia bildu zen astelehenean, eta bi lan esleitu zituela jakinarazi du Udalak: Arrobitxuloko igogailuaren proiektuaren idazketa, batetik; eta kiroldegiko bulegoen obra, bestetik. «Garrantzizko» bi proiektu direla nabarmendu du udal gobernuak, «herriko bi arlo estrategikoekin lotura daukatenak: kirola eta irisgarritasuna».
Erabakia, «irizpide ekonomikoengatik»
Irisgarritasunaren arloan, lau proposamen aztertu ditu Udalak Arrobitxuloko igogailuaren proiektuaren idazketarako, eta azkenean, «irizpide ekonomikoengatik» egin dute hautaketa. Behin esleituta, igogailuari dagokion proiektua idazten hasiko dira. Igogailuak «Arrobitxuloko auzoa Santio Zeharrarekin lotuko du, bertan kokatuta baitaude Herri Eskola, Musika Eskola, Kultur Etxean kokatu arte, eta Kiroldegia».
«Igogailuak kalitatezko saltoa suposatuko du herriko kaxkoan bizi eta mugikortasun urria daukaten pertsonentzat, erraztasun haundiagoz joan ahal izango dira herriko puntu altuenean dauden zerbitzuetara, hala nola Herri Eskola, Musika Eskola, Kiroldegia edota Udaletxera.
Kiroldegiko bulegoak eraikitzeak «amaitutzat emango du legegintzaldi honetan burututako kiroldegiaren birmoldaketaren bigarren fasea». Fitness eta muskulazio sala berria ere, fase honen barruan egin dira. Onartu dute, «aireztatze sistema hobetzea besterik ez dela falta», birmoldaketa osatzeko.