Bukatu dute ligaxka, Umore Ona pilota txapelketan. Atzo iluntzean jokatu zuten azkeneko jardunaldia, eta dagoeneko zehaztuta daude, semifinaletan ariko diren bikoteak, datozen bi asteburuetan.
Horien artean izanen dira, gutxienez, hiru goizuetar. Haurren kategorian, txartela lortu dute Legarretak eta Elizegik, ligaxkako bi partiduak irabazita. Eta kimuetan, aurrera egin du Xanet Apezetxeak, Epleko Etxeberriarekin, bi partiduak irabazita haiek ere.
Beste bi goizuetarrek ere, sailkatzeko aukera zeukaten atzo iluntzean, 22 urtez azpikoetan: Aizkorbek eta Antton Apezetxeak, Buruzgaineko Olaetxea eta Gaskueren kontra. Ligaxkako aurrenekoa irabazita zeukaten goizuetarrek.