Bigarren abentura bidean, sareak ehuntzen jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Estreinako edizioaren arrakas­ta ikusita, bigarrenari ez diote hutsik egin nahi izan, 2019rako, EuskarAbenturaren antolatzaileek. Datorren urteko uztailaren 1ean, Maule Lextarretik abiatuko da, 150 lagunek osatutako es­pedizioa: 16-17 urteko 120 gazte, eta abenturan laguntzaile izango dituzten 30 heldu.

«Gure ametsa izan da, mun­du osoko gazte euskaldunak ba­tzea, esperientzia aberasgarri eta ahaztezin batean», azaldu dute. Eta hala izan da aurreneko urtean: 110 gaztek, probintzia euskaldunetakoak zein munduko hainbat txokotatik etorritakoak, oinez gurutzatu zituzten euskal lurraldeak eta zazpi hi­ri­buruak, «gordetzen dituzten mila sekretu deskubrituz».

Izan ere, lau helburu nagusi dauzka, EuskarAbentura an­to­la­tzen duen taldeak: hizkuntza ohituretan eragitea, gazte euskaldunen sare bat sortzea, Eus­kal Herria ezagutzea, eta balore osasuntsuak transmititzea.

Izenematea zabalik, martxoaren 10era arte
Datorren urteko abenturan par­te hartzeko, zabalik dago izenematea, martxoaren 10era arte. Internet bidez egin behar da, www.euskarabentura.eus web orrian sartuta. Bertan dago izenemate orria, eta hori betetzearekin batera, lan bat entregatu behar da. Sei lan-mota ja­rri di­tuzte aukeran: historikoa, li­te­ra­­rioa, ikus-entzunezkoa, mu­si­kala, plastikoa eta sormen digitalekoa. Lanen gaiak ere zehaztu dituzte, eta hiru daude aukeran: Maite ditut, maite; Joan-etorriak: migrazioen testigan­tzak; edo Errimak eta erritmoak.
Motibazio gutuna ere entregatu behar da, apuntatzerakoan.

16-17 urteko gazteek hartu de­zakete parte, eta apuntatzen di­ren guztien artean, aurkeztutako lana baloratu ondoren, 120 au­keratuko dituzte.
Baina gazteek bakarrik ez, helduek ere izango dute aukera, abenturan parte hartzeko. Izan ere, 30 helduk osatutako taldeak lagunduko ditu gazteak: be­gi­­rale edo xerpak, erizainak, sen­dagileak, gidariak...

Plaza horiek betetzeko, anto­latzaileek laster zabalduko di­tuz­te lan eskaintzak, eta horietara aurkeztu dezakete beraien hautagaitza, abenturan parte hartu nahi duten helduak. Eus­karAbenturaren web orrian, sare sozialetan eta lansarean argitaratuko dira horiek.

483 kilometro oinez, zazpi hiriburuak lotuz
Maule Lextarretik abiatuta, San­tiagora dijoazen bide desberdinetatik ibiliko dira abentureroak. Guztira 783 kilometro egingo dituzte; eta horietatik 483 ki­lometro, oinez.

Zazpi probintziak igaro, eta zazpi hiriburuak lotuko dituzte: Maule Lextarretik Donibane Ga­razira, handik Iruñara, Gasteiz, Baiona, Donostia eta Bilbo, uz­tai­laren 31n, hilabeteko abentura bukatzeko Getxon.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!