Kartekin jarri du urte honetako azkeneko zita, Umore Ona elkarteak. Mus txapelketa antolatu du, abenduaren 31n, elkartean bertan. Arratsaldean izanen da, Urte Zahar gauerako giroa pizten hasteko, 16:00etan hasita, bukatu arte.
Bertan parte hartzeko, txapelketaren egunean eman beharko da izena, elkartean, hasi aurretik. Bikote bakoitzeko, 10 euro izanen dira, eta nabarmendu dute, sari potoloak egonen direla jokoan, mus jokalari onenentzat. Elkartetik nabarmendu dute, espero dutela inguruko herrietatik ere jendea gerturatuko dela, txapelketan parte hartzera.