‘Goizueta Internazionala’ festa gaur, eskolako jangelan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Nazioarteko festa ospatuko dute gaur Goizuetan, azaroko eta abenduko kultur agendaren azken txanpan. Goizueta Internazionala deitu diote, eta Xalto eskolako jangelan elkartuta, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi batekin emanen diote hasiera: Gure etxe­etan lanean ari diren Hon­du­ras eta Ni­ca­ra­guako emakumeen testigantzak. 
Hitzaldia bukatzen denean, ome­naldia eginen die Goi­zu­e­tako Udalak, emakume horiei. Eta ondoren, herrialde desberdinetako janaria dastatzeko aukera egonen da, eskolako jangelan bertan.
Festa antolatzeko, elkarlanean aritu dira Goizuetako Udala, Kultur Taldea eta Gi­zarte Zerbitzuak: «eta noski, herrian bizi diren etxeetako emakume zaintzaileak. Buru belarri aritu dira lanean, festa antolatzeko», azaldu dute.

‘Olentzero eta subilaren lapurreta’ filma, bihar zortzi
Kultur agendari bukaera ema­nen dion ekintza, urtearen az­kenaurreko egunean izanen da, abenduaren 30ean. Hau­rrentzako zinea izanen da az­keneko ekintza hori, eta data hauekin lotutako filma jarriko dute: Olentzero eta subilaren lapurreta. Udaletxeko gan­baran izanen da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!