Zabaldu du Udalak epea, kirol programa eta jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko. Aurrekontuak irabazi asmorik gabeko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako aurrekontu partidak biltzen ditu. Kirol programen helburuekin bat datozen 2017-2018 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira, horiek izandako proiekziogatik zein interesagatik. Oinarri hauen objektu diren dirulaguntzatarako bideratuko den kreditua 55.000 eurokoa da.
Aurkezteko azken eguna urtarrilaren 25a izango da eta dokumentazioa eskuratzea, informazioa eta eskeren aurkezpena Hernaniko Udal Kiroldegiko bulegoetan, edo informazioa www.hernani.eus web orrian ere eskura daiteke. 2018ko abuztuaren 31ra arte egindako jarduerak sartuko dira.