100 urte egin zuen atzera aurreko larunbatean Astigarragak. Upelio festa egin zuten orduan, 20ko hamarkadan murgildu ziren, orduko jantzi eta guzti! Chimamanda talde astigartarrak inauguratu zuen jardunaldia arratsaldean; ondoren, afaria egin zuten Zipotza elkartean, eta parranda ere, ederki luzatu zuten!