Ikusi Makusi, erakusleiho politena

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 24a, 01:00

Berriak Ostalari eta Mer­ka­ta­ri Elkarteak antolatutako Ga­bo­netako erakusleiho lehiaketan 31 dendak hartu dute par­te, eta Ikusi Makusik irabazi du; Ibai Mendi eta Marna izan dira bigarren eta hirugarren.

Ostiralean banatu zituzten sariak. Epaimahaia osatu dute Peio Gonzalez, arte plastikoetan adituak, Unai Lizarribar, Be­rriakeko ordezkari eta UTS­ko komunikazio arduradunak eta Ane Loinaz, Alstudiokoak. 

Urtarrilaren 6ra arte ikusi ahal izango dira erakusleiho guz­tiak, «herrian dagoen es­kain­­tza zabala» gogorarazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!