Lidertzarako lehia bihar, Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Hasiera ona eman dio Aimar Olaizola goizuetarrak, Jon An­der Albisu ataundarrarekin bi­kotea osatuta, Binakako Txa­pel­keta Nagusiari. Lau partidutik hiru irabazi dituzte orain arte, eta aurreneko postuan berdinduta daude, Elezkano II eta Rezustarekin.
Eta hain justu, asteburu ho­netan, elkarren kontra ariko dira bi bikoteak. Bilbon izanen da hori, Bizkaia frontoian, arra­tsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian. ETBk zuzenean emanen du partidua.
Irabazten duen bikotea, sail­­kape­ne­ko lider izanen da; bai­na oraingoan, inorekin konpar­titu gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!