Gartziategi sagardotegian egingo du 2019ko txotx denboraldiaren hasiera urtarrilaren 16an. Eta bertan egoteko aukera luzatu diete aurrenekoz herritarrei. Bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu Sagardoaren Lurraldeak horretarako. Urtarrilaren 6ra arte izango da aukera zozketan izena emateko: Sagardoetxean bertan egin daiteke; baita telefonoz (943 550 575) edo info@sagardoarenlurraldea.eus. Izena ematerakoan bi lagunen izen-abizenak eman beharko dira.