Arrakasta bikoitza, Urko Semperenak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Bioracer Txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zu­ten aurreko asteburuan Urko eta Telmo Sem­perenak eta  Jai­me Romerok, Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Zalantzarik ga­be, Urko Sem­perena izan zen jardunaldiko garailea.

Hiru astigartarrak, batera
Scrath proba izan zen aurrenekoa, bertan, hiru astigartarrek batera hartu zuten parte au­rrenekoz. Izan ere, sailkapen bateratua egin zuten junior eta 23 azpikoekin, baina ondoren, sailkapen orokorrera begira, bakoitzak bere kategorian gehi­tu zituen puntuak.

Urko Semperena izan zen denen artean, garaile. Sprinta irabaztea lortu zuen, eta atzean utzi zituen Asier Pozo juniorra eta Unai Iribar 23 azpikoa.

Telmo Semperena zortzigarren sartu zen, eta hirugarren postua lortu zuen bere kategorian. Jaime Romero, aldiz, 12garren sartu eta bosgarren izan zen.

Bertan behera, puntuaketa-proba
Jarraian egin zuten puntuaketa-proba, ezbehar baten ondorioz 4garren sprint osatuta geldiarazi behar izan zutena, erorketa jendetsua gertatu izanagatik. Bi lasterkari, gainera, ospitalera eraman behar izan zituzten.

Ondorioz, momentu horretan zeukaten puntuaketarekin osatu zuten sailkapena. Urko Semperena astigartarra izan zen, beste behin, garaile, 31 punturekin. Bigarren postuan sailkatu zen Sergio Palacio asturiarra; eta hirugarren, junior mailako aurrenekoa, Jaime Romero izan zen, 26 punturekin.

Junior mailan, bigarren izan zen Asier Pozo, eta hirugarren, Telmo Semperena astigartarra (4. eta 6. izan ziren sailkapen orokorrean).

Romero, lider
Egindako lanari esker, bi astigartar daude lider momentu honetan. Urko Semperena 23 azpiko mailan; eta Jaime Romero, aldiz, junior mailan.
Hirugarren astigartarrari, Telmo Semperenari dagokionez, laugarren dago aurreko asteburuaren ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!